Aqiba Ben Yosef
Talmud-eko rabinoa (Palestina, 50 inguruan - 135 urteaz geroztik). Ezjakina eta jakitunen etsaia, heldua zela hasi zen ikasten. Bere irakasleen artetik Gimzo-ko Nahum-engandik jaso zuen batez ere eragina. Akademia bat eratu zuen eta 95. urtean Erromara joan zen beste zenbait rabinorekin. Bar Koseba buruzagia azaldu zenean, mesias bezala hartu zuen Aqibak, eta bera bilakatu zen Erromaren aurkako iraultzaren buruzagi. Iraultzak porrot eginda, hil egin zuten. Misna hedatzen lagundu zuen, eta horren idaztaldi berria prestatu zuen. Gerora idatzitako Misna-ren idaztaldien oinarria izan da Aqibarena. Hirurehun bat aldiz aipatzen du liburu horrek Aqiba.
- apurtze
- apustu
- apustulari
- apustuzale
- aputio
- Aqiba Ben Yosef
- Aqida
- Aquila
- Aquino, Corazón
- ar
- Ara