Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

appogiatura

iz. Mus. Apaindurazko nota txikia; bere balioa ondoren duen notatik hartzen du, hura baino tonu erdia gorago edo beherago ematen delarik. Testuko gainerako notak baino zeinu txikiagoz idazten da. Gaur egun gutxi erabiltzen da nota mota hori; nota erreala idazten da besterik gabe. XVIII. mendean eta XIX. mendearen hasieran nahasketa sortu zen apoggiaturaren inguruan, garai haietan ez baitzegoen bere erabilerari buruzko irizpide zehatzik. Harmonian ere asko erabili izan da baliabide hori.