Appert, Nicolas
Frantziako asmatzailea (Châlon-sur-Marne, 1749 edo 1752 - Massy, 1841). Elikagaiak gordetzeko prozesu bat asmatu zuen, bere izena hartu zuena. Gay-Lussac-ek eta Papin-ek beroari buruz egindako ikerketetan oinarritu zen Appert. Gaur egun ere erabiltzen da hark asmatutako sistema. Gorde nahi diren elikagaiei oxigenoa kentzen zaie ustel eta honda ez daitezen. Bere asmakizunaren zehaztasunak liburu batean argitaratu zituen, L’art de conserver pendant plusieurs années toutes les substances animales et végétales (1810). Elikagaiak gordetzeko ontziak beirazkoak izan ziren hasieran, baina Appertek berak latorrizkoak hartu zituen gero, gaur egun erabiltzen direnak. Bermondseyko lantegia eratu zuen 1812 urtean eta Europako elikagaien kontserbazioan aitzindaria izan ziren berak sortutako berrikuntzak.