anodo
iz. Elektr. Pila, gas hodi eta abarretan, korrontea sartzen den buru edo elektrodoa. Korrontea sartzen denean anodoa positiboa da katodoarekiko, honengatik elektroiak anodoarengana zuzentzen dira. v Anodo ikaztua. Metalezko anodoa ikatzez estalia; beroaren irradatzea errazten du. v Anodoaren zirkuitua. Hodi termoionikoetan anodo-katodo bideak osatzen duen zirkuitu itxia.