Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anglesey

(Galesez Môn) Gales iparraldeko uhartea, Gwynedd konderrian, Irlandako Itsasoaren ertzean. 715 km2 eta 60.000 biztanle. Hiriburua: Llangfeny. Zeltek K.a. lehen mendean jendeztatua, druiden erlijioko garrantzi handiko gunea bihurtu zen. Egun, abeltzaintza eta meatze (kobrea eta beruna) ustiapenaz gainera, zentral nuklear bat eraiki dute Wylfa-Head herrian.