Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angiolillo, Michelle

Cánovas del Castillo Espainiako Gobernu burua hil zuen anarkista italiarra (Formia, 1872 - Bergara, 1897). Arrasateko Santa Ageda bainuetxean egin zuen Cánovas del Castilloren kontrako atentatua, 1897an. Angiolillo atxilotu eta epaitu ondoren, Bergaran hil zuten «garrote vil» izeneko zigorraz.