Angers
Frantziako prefetura hiria (Maine-et-Loire), Maine ibaiaren ertzetan. 142.966 biztanle. Apezpikutegia. XIII. mendeko gaztelua. Katedral eta multzo gotiko interesgarria. Merkatari eta industria gune garrantzitsua. v Historia. Jatorriz zelta, erromatarrek Julio-magus izena ezarri zioten Galia konkistatu ondoan. IX. mendetik aurrera, Anjou konderriko hiriburua izan zen Angers (Plantagenet familiaren sorterria).