Andersson, Birgitta
(Bibi deitua). Suediar antzezlea, antzerkian zein zineman aritua (Stockholm, 1935). Ingmar Bergmanen aktore gogokoenetakoa izana da, eta bere film gehienetarako deitu izan dio, Zazpigarren zigiluatik (1956) Ezkon-bizitzaren eszenak (1975) arte. 1958ko Cannesko zinemaldian emakumezko interpretazioaren saria eman zioten Bergmanen Bizitzaren atarian filmagatik.