Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anaximenes

Greziar filosofoa (K.a. 550 inguruan - 480). Anaximandroren ikaslea izana, Miletoko eskolako azken filosofo garrantzitsua da. Haren obrarik ez da iritsi gaurko egunera arte eta haren pentsamendua Diogenes Laerzioren bidez ezagutzen da. Anaximenesentzat ez da ura —Talesek esan bezala— gauzen oinarria (arkhe), ezta mugagabea ere —Anaximandrok adierazitakoaren arabera—, airea baizik, oinarri mugatua eta ura baino meheagoa, sotilagoa delarik. Gauza guztiak, trinkotzeak direla medio, airetik datoz eta hartara itzultzen dira berriro. Zabaldu edo trinkotu egiten den heinean, sua, ura edo lurra moldatuko du, baina bera da izaki bakarra. Diotenez, Anaximensek Anaximandrok asmaturiko gnomon hura hartu eta hobetu egin zuen.