Amoco Cadiz
Petroliontzi erraldoia, 1978ko martxoaren 16an Bretainiako kostaldean hondamendi ekologiko izugarria (marea beltza) eragin zuena. Istripua izan eta berehala, hamabi orduren buruan, isuri zuen itsasora barruan zeraman zama: 223.000 tona petrolio eta 4.000 tona fuel-olio. Kutsadurak 210 kilometroko luzera izan zuen zenbait unetan, eta ondorio guztiz kaltegarriak eragin zituen: milaka hegazti hil zituen (19.000-37.000 bitarte, petrolioak zuzenean akabatutakoak soilik) eta 260.000 tonako animalia zein landare biomasa hondatu zuen. Zenbait ingurunetan zazpi edo hamar urte igaro arte ez ziren bere onera itzuli, ez lurrak ez hondartzak.
- amniotiko
- amnioto
- amniozentesi
- amnistia
- Amo, Antonio del
- Amoco Cadiz
- amodio
- amomo
- Amon
- amona
- amonatxo