Amo, Antonio del
Espainiar zinema idazle eta zuzendaria (Valdelaguna, Madril, 1911 - Bartzelona, 1991). Popular Films eta Nuestro Cinema aldizkarietako lankide izan zen 1930eko hamarraldiaren hasieratik. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Brigada Lístereko zinema ataleko arduradunetako bat izan zen, eta Errepublikarentzako propaganda dokumentalak egin zituen bertan. Hala ere, zinemaren industrian sartu ahal izan zen frankismo garaian. Cuatro mujeres (1947), El huésped de las tinieblas (1948), Noventa minutos (1949), Alas de juventud (1949) eta Día tras día (1951) izan ziren bere lehen filmak. Gero, Antonio Molina abeslaria protagonista duten El pescador de coplas (1953) eta Sierra Maldita (1954) egin ondoren, Joselitoren El pequeño ruiseñor (1957) eta abeslari haren film gehienen errealizatzailea izan zen. Beste film batzuk: El hijo de Jesse James (1965), Madres solteras (1975). Liburuak ere idatzi zituen: Historia universal del cine (1945, Zinemaren historia unibertsala), El cine como lenguaje (1948, Zinema hizkera gisa), La batalla del cine (1961, Zinemaren borroka) eta Estética del montaje (1961, Muntaketaren estetika).
- amnio
- amniotiko
- amnioto
- amniozentesi
- amnistia
- Amo, Antonio del
- Amoco Cadiz
- amodio
- amomo
- Amon
- amona