Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amitabha

(«Argi neurrigabea») Mahayana budismoaren gogartezko Buda Handia (Japonian Amida deitua). Kolore gorriz irudikatzen da, meditazio jarreran, sartzen ari den eguzkiaren isla modura; argi mugagabearen buda baita, eta maitasunaren eta errukiaren sinboloa. Amitabharen gurtza Indian sortu zen K.o. II. mendean, baina han ez zuen arrakasta handirik izan, bai, ordea, Asia erdialdean, Txinan eta, batez ere, Japonian.