amazona
iz. Mit. Kaukason, Asia Txikiko iparraldean edota Eszitian bizi izan zen eta emakume gudulariek osatua bide zen alegiazko herriko emakumea. Herri horretako emakumeak ehiztari eta gudari porrokatuak ziren, mitoak dioenez; bular bat erretzen omen zuten arkuan aiseago ari ahal izateko. Beren artean gizonezkorik onartzen ez zutelarik, seme jaio berriak hil, esklabo gisa erabili edo aitarengana bidaltzen omen zituzten.