Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

amanita

iz. Bot. Basidiomizeto onddoen generoa, agarikazeoen familiakoa. Badira mota batzuk guztiz pozoitsuak, eta jateko onak diren gutxi batzuk ere bai. Jatekoak diren moten artean Amanita cesarea dago, oso zapore ona duena; txapela laranja kolorekoa edo gorrixka du, azpialdean xaflatxoak, eta oina horia, Amanita muscaria pozoitsuaren antzekoa dena. Pozoitsuak, ordea, xaflatxo zuriak izaten ditu txapelean itsatsita, onddoa jaiotzen denean edukitzen duen estalduraren arrastoek osatuak, eta oina eta xaflatxoak zurixkak izaten dira. Hori baino arriskutsuago izaten da Amanita phalloides mota, txapela gorrixka edo berdexka eta txapelean xaflatxo zuriak dituena.