amañilili
iz. Zuhaixka apaingarria (Syringa generoa). Hosto biribilduak ditu, bihotz itxurakoak. Loreak usaindunak dira; hainbat koloretakoak izan litezke. Hamar mota daude, bi direlarik ezagunenak: Syringa persica bata, purpura koloreko loreak dituena; multzoetan azaltzen dira loreak, baina elkarren artean estu lotu gabe. Bestea, Syringa vulgaris da; izen horrekin, ordea, era askotako amañililiak ezagutzen dira.
- amanda
- amanda
- amandre
- amanita
- amantal
- amañilili
- amaño
- amaorde
- Amara
- amarantazeo
- amarantita