Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aman

Allah Khan. Afganistango emirra (Paghman, 1892 - Zurich, 1960). Afganistan osorako burujabetza lortu zuena. Bere anaia Nasr Allah oinordekoaren kontra altxatu eta agintea hartu zuen. Rawalpindiko hitzarmenean (1919) Britainia Handiari Afganistanen burujabetza onarrarazi zion. Konstituzioa (1923) eta administrazio kodea (1924) ezarri zituen. Eraberritze asko eragin zituen (soldadutza, irakaskuntza, poligamia mugatzea, jantziak aldatzea, etab.). Herria haren aurka altxatu zen, bere anaiaren agindupean, eta abdikatu egin behar izan zuen (1929).