Itsas Alpeak
Frantzia hego-ekialdeko kostalde departamendua [06], Provence-Alpes-Côte d’Azur lurraldean. 4.298 km2 eta 881.918 biztanle. Hiriburua: Niza. Suprefetura: Grasse. Hiri garrantzitsuak: Antibes eta Cannes. Italiako mugan, 1860. urtean osatu zen departamendu hau, Nizako konderria eta Proventzako hainbat lurralde batuz. Iparraldea eta erdialdea menditsuak dira (3.000 m, Clapier eta Tinibras mendietan). Niza aldeko aurrealpeak itsas ertzeraino bertaraino luzatzen dira.