alpinismo
iz. Mendigoizaleen kirola. Mendi garaietako gailurrak igotzen dituzte mendigoizaleek. XIX. mendean egin ziren lehenengo saioak alpinismoan eta gaur egun oso zabaldua dago. Bi alpinismo mota nagusi daude: harkaitzetan egiten dena eta elurrez estalitako mendietan egiten dena. Teknika asko dago: eskalada librea eta artifiziala dira nagusiak. Lehenengoan harkaitzetan dauden pitzaduretaz eta elementu naturaletaz baliatzen da alpinista. Bigarrenean aldiz, iltzeak, anilak eta soka erabiltzen dira. Jaitsiera sokaz lotuta egiten da. Jaitsiera seguruagoa egiteko rappel teknika erabiltzen da, bi sokaz baliaturik gehienetan.ik. mendigoizaletasun.