Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Almeria

Espainiako probintzia (Andaluzia). 8.774 km2, 405.313 biztanle (1981ean). Andaluziako ekialdean, honako mugak ditu: Murtzia, Granada eta Mediterraneo Itsasoa. Hiriburua: Almeria. Laborantza da ekonomia jarduera nagusia (laboreak, ardoa, olioa, laranja eta barazkiak).  v  Izen bereko probintziako hiriburua, Mediterraneo itsabazterreko golko batean kokatua, 140.946 biztanle. Merkatari eta arrantza portu garrantzitsua. Aireportua.  v  Historia. Almeria hiriak musulmanekin ezagutu zituen garai oparoenak. Errege-erregina Katolikoek konkistatu zuten 1489. urtean eta XVI-XVII. mendeetan beherakada demografiko handia izan zuen. 1937an, alemaniarren itsas bonbardaketa jasan behar izan zuen.  v  Arkitektura. Probintzia honetako El Algar edo Los Miralles aztarnategian aurkituriko Eneolitoko hondakinek, batez ere kobrezko gauzakiez osatuak, Mediterraneo aldeko historiaurreko kultura bati ematen diote izena.