Almansa
Espainiako hiria (Albacete). 16.965 biztanle. v Almansako gudua (1707ko apirilaren 25). Erregetzarako gerran, Berwickeko Dukearen gudarostea Filipe V.aren aurka zegoen Karlos Artxidukearen soldaduei nagusitu zitzaien Almansa inguruetan, bost mila lagun hil ziren gudu odolgiroan. Garaipen honen ondoan, Aragoi, Katalunia eta Valentzia gaineko aginpidea bermatu zuen Filipe V.ak.