Gipuzkoar sukaldaria. Donostiako Hotel Londresen hasi zen ostalaritzaren munduan. Hasierako garaietan, Sallent de Gállegoko Formigal hotela zuzendu zuen, eta bertan ezarri zuen lehenengo jatetxea, Arriel izenekoa. Donostiara itzuli eta 1977an Urepel jatetxea ireki zuen.