Alexandro Ia Battenbergekoa
Bulgariako printzea (Verona, 1857 - Graz, 1893). 1879-1886 bitartean izan zuen agintea. Ekialdeko Rumelia bereganatu zuen (1885) eta serbiarren erasoari eutsi zion. Bulgaria Errusiako koroarekiko loturatik askatzeko alferreko hainbat saio egin ondoren, abdikatu egin behar izan zuen, errusiarren inbasioa galaraztearren.