Alexandre, Roman d´
K.o. II. mendean Pseudo Kalistenesek idatzitako Alexandro Handiaren kondaira. Latinera itzuli zen IV. mendean eta Frantzian laburtu, aro karolingioan. XI. mendearen bukaeran eta XII.aren hasieran Alberic de Briançon elizgizonak, hartan oinarriturik, ahoz kontatzeko poema bat moldatu zuen herri hizkuntzan. Gerora, XII. eta XIII. mendeetan beste zenbait olerkarik zabaldu zuten bertsio hura, geroztik alexandriarra deitzen den ahapaldia erabiliz. Bertsio hauek guztiak munta apalagoko beste interpretazio zenbaitekin oraturik, Li romans d’Alixandre izeneko zikloa sortu zuten. Konkistatzailearen bizitza osoa kontatzen duten narrazio hauetan toki nagusia dute alegiazko eta miragarrizko pasarteek; Alexandro Handia zaldun bertuteen eredu den jaun feudal gisa azaltzen da.