Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
(Ing. Economic Community of West African States, ECOWAS). Afrika mendebaldeko nazioz haraindiko erakundea, elkarte kideen artean ekonomia, gizarte eta kultura garapena areagotzea helburu duena. 1975. urtean sortu zuen Lagos-eko Itunak, eta 1977. urtean hasi zen lanean. 16 herrialde kide ditu: Benin, Burkina Faso, Cabo Verde, Boli Kostako Errepublika, Gambia, Ghana, Ginea, Ginea Bissau, Liberia, Mali, Mauritania, Niger, Nigeria, Senegal, Sierra Leona eta Togo. ECOWAS erakundeak Lagosen du idazkaritza, Nigerian. Sortu zen une beretik merkataritza askatasuna eta ondasun, zerbitzu eta langileen batetik besterako oztopoen gutxitzea sustatu ditu. Halaber, eskualdeen arteko komunikazio eta garraioen hobekuntza bultzatu ditu. Arlo militarrean nabarmentzekoa da 1990. urtearen hamarkadan erakundeak bete zuen papera, ECOMOG armadaren sorkuntzan bereziki gauzatu zena. Hala, aipagarria da Liberiak 1993 eta 1994. urteetan bizi izan zuen gerra zibilean bake prozesua bultzatzeko armada horrek izan zuen eragina.
- aforismo
- afridi
- Afrika (Erromatar probintzia)
- Afrika Erdiko Errepublika
- Afrika Korps
- Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
- Afrika
- afrikaans
- afrikaerditar
- Afrikako Batasunaren aldeko Erakundea
- Afrikako eta Maurizioko Erakunde Bateratua