Afrika (Erromatar probintzia)
Feniziarrek fundatu zuten Kartago hiria hartu ondoren, egungo Tunisiaren eta Libiaren iparraldera hedatu ziren erromatarrak, Afrikako probintzia eratuz. Zesarren garaian Numidia erresumako ekialdea ere hartu zuen. Letra gune garrantzitsua bihurtu zen II. mendetik aurrera (Apuleio). Tertuliano, Agustin eta Zipriano idazle kristauak ere ipar-afrikarrak izan ziren. Erromako Inperioa desegin ondoan bandaloek konkistatu zuten V. mendean Ipar Afrikako alde hau. Bizantziarrek hartu zuten VI. mendean (Belisario, 533) eta bertan iraun zuten arabiarrak sartu ziren arte (VII. m.).
- afo
- afodio
- afonia
- aforismo
- afridi
- Afrika (Erromatar probintzia)
- Afrika Erdiko Errepublika
- Afrika Korps
- Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa
- Afrika
- afrikaans