Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Afrika Korps

Bigarren Mundu Gerran Italiaren gudarosteari laguntzera Libiara bidalitako gudaroste alemana (1941, otsaila). Rommel mariskalaren agindupean zeuden eta Ardatzeko indarrek Afrikan egindako ekinaldietan esku hartu zuten. El-Alameingo hondamenaren ondoren, errenditu egin behar izan zuten, Tunisian (1943ko maiatzean).