Abu Bakr al-Siddiq
Mahomaren aitaginarreba (Meka, 573 - Medina, 634). Lehen kalifa arabiarra (632). Tradizioak dioenez, Mahomaren lehenengo jarraitzailea izan zen. Mahoma profeta hil zenean kalifa hautatua, Arabiako penintsula osoa konkistatu zuen eta islamaren hedakuntza abiarazi (Siria eta Persian barna). Koranaren idazketaren zuzendaritzat hartzen da, ziurra ez bada ere bere garaian ala al-Umar kalifaren garaian idatzi ote zen Korana.
- abstentzionismo
- abstraktu
- abstrakzio
- absurdo
- Abu Abd Allah Muhammad XIa
- Abu Bakr al-Siddiq
- Abu Dhabi
- Abu Nidal
- Abu Nuwas
- Abu Simbel
- abu