absurdo
izond. Arrazoiaren kontrakoa, zentzugabea. v Log. Ideiei dagokienez, barnean kontraesanen bat duena. || Logikaz derrigorrezkoa den egiarekiko kontraesana duena. v Absurdoaren filosofia. Fil. Inola ere ezin izan litekeenaren filosofia. Ezintasun hori batzuetan erabatekoa da; halakoan, absurdoa esanahirik ez duena da, (gauza) zentzugabea. Erabatekoa ez bada, logikaren arauetan sartzen ez dena da. Absurdoaren kontzeptuak betidanik izan du bere lekua logikan. Filosofo moderno batzuek, hala ere, existentzialistek, oinarrizko kontzeptutzat hartu dute absurdoaren esperientzia, Heidegger, Sartre, Jaspers, Camus eta Marcelek batez ere. n Absurdora eraman. Fil. Solaskidea, tesi bezala baieztatu duena bera ukatzera behartu eta kontraesanetan sartu. v Absurdozko froga. Log. Kontrako proposamenak gezurrezko ondorioetara eramango lukeela erakutsiz gauzatzen dena.