Goi Egiptoko arkeologiagunea. Ospe handikoak dira bertan Ramses II.ak eraiki zituen bi tenpluak (K.a. 1200 urte inguru). Assuango urtegiko uretatik libratzearren, oroitarri hauek zatiz zati desmuntatu eta gorago berreraiki ziren UNESCOren ekinbideari esker 1963 eta 1968 artean.