Abu Abd Allah Muhammad XIa
Granadako azken errege arabiarra (1482-1492). Mendebaldean Boabdil izenez deitua. Bere aita Muley Hazenen kontra altxatu zen, eta gerra zibil luzea sortu zuen. Egoera honetaz baliatu ziren Errege-erregina Katolikoak musulmanak behin betiko menderatzeko. Abu Abd Allahk berak eman zien Granada hiria Errege-erregina Katolikoei 1492ko urtarrilaren 2an. Afrikara iraganik, Fez-en hil zen 1527. urtean.
- abstentzio
- abstentzionismo
- abstraktu
- abstrakzio
- absurdo
- Abu Abd Allah Muhammad XIa
- Abu Bakr al-Siddiq
- Abu Dhabi
- Abu Nidal
- Abu Nuwas
- Abu Simbel