absortzio
iz. Fis. Absorbitzea. v Fis. eta Kim. Gorputz batek isurkari edo gas baten molekulak bereganatzea eta bere baitan barreiatzea. v iz. Gram. Bokal baten ezabaketa, dela guztiz desagertzen delako, dela kontsonante funtziora pasatzen delako. v Absortzio dinamometroa. Neurtzen duen indarra bereganatzen eta barreiatzen duen dinamometroa. v Argi absortzioa. Argiak bitarte fisiko batetik igarotzean duen energia galera. v Bero absortzioa. Gorputzek beroa hartuz, beren tenperatura jasotzea. v Hots absortzioa. Kontzertu, irrati aretoak… ekai bereziz estaltzea, hotsa isla ez dadin eta garbia eta lehorra izan dadin. v Absortzio elektrikoa. Kondentsadore bateko dielektrikoak horren kargaren parte bat bereganatzea eta deskargaren ondoren gordetzea; hala, kondentsadorea deskargatzean, beste karga berri bat agertzen da eta kondentsadorea berriro deskargatzen bada, beste karga txikiago bat agertzen da.