Departamento de Cultura y Política Lingüística

Roth, Joseph

Austriar idazlea (Schwabendorf, Brody ondoan, 1894 - Paris, 1939). Judu familia batean sortu zen. Vienan egin zituen Letretako ikasketak. Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen eta errusiarrek preso hartu zuten. Gerra ondoren kazetaritza lanetan jardun zuen Vienan, Berlinen eta Frankfurt-en. 1933an bere herrialdetik alde egin zuen eta alkoholismoak jota Parisen hil zen. J. Roth XX. mendeko lehen aldiko idazle gailenetarikoa da. Monarkia austro-hungariarren erortzea eta hango juduentzat ekarri zituen ondorioak dira haren eleberri nagusien gaiak: Die Flucht ohne Ende (1927, Amaierarik gabeko ihesa); Hiob (1930, Hiob); Hotel Savoy (1932), Radetzkymarsch (1932, Radetzky martxa); Die Kapuzinergruft (1938, Kaputxinoen kripta). Die Legende vom heiligen Trinker (1939, Santu edalearen elezaharra) kontakizun laburra bere heriotzaren iragarpentzat har daiteke.