Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rotaetxe Amusategi, Miren Karmele

Bizkaitar irakaslea. 1967an Filologia Modernoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Salamancako Unibertsitatean lortu zuen doktore gradua, 1977an. Deustuko Unibertsitatean irakasle lanetan hasi ondoren, 1977an euskararen irakaskuntzaren antolaketaz eta irakasletzaz arduratu zen Bilboko Unibertsitateko HEZIn, eta urte horretan Informazio Zientzien Fakultatean hasi zen lanean. 1978an, Gasteizko Filosofia eta Letretako Fakultatean sartu eta 1986an Hizkuntzalaritza Orokorreko katedra eskuratu zuen. EHUko Unibertsitateko Irakaslego Batzordeko kidea da 1992az gero. Sorbona (Paris V René Descartes) Unibertsitateko irakasle bisitaria izan zen 1994-1995 ikasturtean. Hainbat erakunde eta proiektutan parte hartu du: La Gran Enciclopedia del Mundo-n lan egin du, New York Academy of Sciences-eko kidea da (Hizkuntzalaritza Saila) 1996. urteaz gero, EUROTYP, Europako Hizkuntzen Tipologia Ikertzeko Programako kide iraunkorra eta Euskaltzain urgazlea da. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko idazkaria izan zen 1987an, eta saileko lehendakaria 1987tik 1994ra. Kaleratu dituen lan nagusiak dira: Estudio estructural del euskera de Ondarroa (1978), Soziolinguistika: hizkuntza eta gizartea Euskadin (1986) eta Sociolingüística (1988). Halaber, nazioarteko adituekin elkarlanean egindako sei liburutan parte hartu zuen.