Pozzo, Andrea
Italiar pintorea eta arkitektoa (Trento, 1642 - Viena, 1709). Jesusen Lagundian sartu zen eta bere ordenako elizak dekoratu zituen nagusiki. Lonbardian egin zituen ikasketak eta Erromara jo zuen 1681. urtean. Erromako San Ignazio eliza dekoratu ondoren (1685, San Ignazioren apoteosia), Modenan, Turinen, Mondovin, Napolin eta Vienan jardun zuen. Barrokoko pintoreengan eragin handia izan zuen Perspectiva pictorum obra eman zuen argitara 1698. urtean.