Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nougaro, Claude

Frantses musikagilea eta abeslaria (Okzitaniako Tolosa, 1932). 1950eko hamarraldian hasi zen Marcel Amont eta Philippe Clay-rentzat musikagile gisa lanean. 1962. urtetik aurrera berak sortutako abestiak abesten hasi zen, jazz-ean oinarrituta batez ere. Bere lanek oso erritmo markatua dute, eta batez ere heriotza, erotismoa, bikotea eta emakumeari buruzkoak dira: Une petite fille, Le Jazz et la Java, Tu verras, Sing Sing Song, Toulouse. Arrakasta handiena, ordea, Nougayork (1987) lanarekin lortu zuen; lan horretan trebetasun handiz lortu zuen hiriko funkarekiko lotura. Ondoren jazz-aren hurbilagoko musikara jo zuen, Maurice Vander piano jotzailearekin batera. Gaztetako musikarako leialtasuna eta, aldi berean, berritzeko gaitasuna dira Nougaroren arrakastaren giltzarriak.