Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nouadhibou

(Port-Étienne ere deitua). Mauritaniako ipar-mendebaleko hiria eta portua, Ras Nouadhiobou-ko penintsulan. 21.961 biztanle (1977. Dakhlet-Nouadhiobou herrialdeak 30.000 km2 eta 63.030 biztanle ditu). Mauritaniako burdinbide bakarrak (675 km) lotzen du portu hau Fderik eta Zouirat-eko burdina hobi garrantzitsuekin. Arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua da (7.800.000 tona 1983an. Burdin mea esportatzen da bertatik). Han dago Mauritaniako aireportu handiena.