Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nichiren

Japoniako fraidea, budismoaren berritzailea (Kominato, 1222 - Ikegami, 1282). Arrantzale baten semea zen. Hamaika urterekin Kiyosumiko monasterioan sartu zen. Beste monasterioetan egon eta ordena sakratuak hartu ondoren Kiyosumira itzuli zen berriro 1253an. Urte horretan hartu zuen Nichiren («eguzkiaren lotusa») izena. Eztabaida handiak izan zituen gobernuak babesten zituen beste sektekin, eta erbestean ere bizi izan zen bi alditan. Nichiren-shu budismoaren sekta sortu zuen, gaur egun Japoniako sektarik zabalduenetakoa dena; 1977an 30.000.000 jarraitzaile zituen.