Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nicole, Pierre

Frantziar teologo moralista (Chartres, 1625 - Paris, 1695). Oso kultura zabala zuen. Pentsaeraz Janseniusen eta San Agustinen tesiak elkartzearen aldekoa zen. Port Royal-go eskolakoa zen, eta bertan Racineren irakaslea izan zen. Teologia eztabaida handiak izan zituen, Fénelonekin, Madame Guyonekin eta jesuitekin, batez ere. Essais de morale (1671), eta Réfutation des principales erreurs des Quiétistes (1695) dira Nicole-ren lan nagusiak.