Nicolás Moreno, Vidal de
Bizkaitar poeta (Portugalete, 1922). Frantziara erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibilean eta Frantziako Argelès-sur-Mer hiriko konzentrazio esparruan egon zen atxiloturik 1940-1941 urteetan. 1943. urtean itzuli zen Bilbora baina 1958. urtean atxilotu zuten bigarrenez, artista eta intelektual talde batekin batera. 1962. urtean kartzelaratu zuten hirugarrenez PCEko kide zela salaturik. 4 poetas de hoy bilduman eman zituen argitara bere lehen poemak (1960). Estampa Popular de Vizcaya, Opus International, Il contemporáneo, Les lettres françaises, 40 poemas, The Penguin Book of Socialist Verse, Poesía castellana de cárcel, La memoria y la sangre eta Antología poética vasca agerkarietan irakur daitezke Vidal de Nicolásen olerkiak. Frantsesera, italierara eta ingelesera itzuli dira haren lan aipagarrienak. Azken urteotan Ermuko Foroaren bozeramaile lanetan nabarmendu da.