Departamento de Cultura y Política Lingüística

Newman, John Henry

Ingalaterrako teologo eta idazlea (Londres, 1801 - Edgbaston, 1890). Oxforden egin zituen ikasketak. Estatuak eliza anglikanoan zuen eraginari uko egiten zion Oxford higikundearen sortzaileetako bat izan zen. 1845ean katoliko egin zen. Dublingo unibertsitate katolikoko zuzendari (1851-1858), eta Rambler aldizkari katolikoko lankideetako bat izan zen. 1879an kardinal izendatu zuten. Idazlan nagusiak: Tracts for the times (1833-1846), Loss and Gain (1848), The Idea of a University (1852), Apologia pro vita sua (1864), Prophetical Office of the Church (1837), Lectures on the Doctrine of Justification (1838), An Essay on the Development of Christian Doctrine (1845).