Departamento de Cultura y Política Lingüística

Newcomb, Simon

Estatu Batuetako astronomo eta matematikaria (Wallace, Kanada, 1835 - Washington, 1909). Sei planetaren orbitak ikertu eta haien mugimendua kalkulatzeko taulak egin zituen. Taula horiek munduko behatoki guztiek onartu eta beretu zituzten. Bestalde, Ilargiaz egin zituen azterketa luzeak datu zehatzez hornitu zituen Ilargiaren mugimenduari buruzko taulak. American Journal of Mathematics aldizkaria argitaratu zuen 1874tik aurrera.