Departamento de Cultura y Política Lingüística

Newcastle

edo Newcastle-upon-Tyne. Ingalaterrako ipar-ekialdeko hiria, Northumberland konderriko hiriburua, Tyne ibaiaren estuarioan. 203.000 biztanle; 282.000 aldiriak barne. Northumberland-eko ikatz meategietako (Durham arroa) merkataritza eta industria hiria da (Ipar Ingalaterrako garrantzitsuena). Petrolio findegiak, siderurgia eta metalurgia astuna, industria mekanikoa, kimikoa eta ontzigintza. Portutik ikatza esportatzen da. Komunikabidegune garrantzitsua. Unibertsitatea.  v  Hiria erromatarren garaikoa da. XII. mendean hiria gotortu zuten eta eskaintzen zuen babesaren ondorioz nabarmen hazi zen. XVI. mendea arte bertako portutik gehienbat artilea esportatzen zen; harrezkero Londreserako ikatza gertatu zen esportazio gai nagusia. XIX. mendearen hasieran jadanik finantzagune eta industriagune garrantzitsua zen.  v  XVIII. mendeko etxeak. XIV. mendeko San Nikolas katedrala. Erromatarren hondakin arkeologiko garrantzitsuak bi arkeologia museoetan. Pintura museo interesgarriak.