Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nevada, Sierra

Andaluziako mendialdea, Betica mendien erdialdean. Granadako probintziako sortaldetik Almeriaraino hedatzen da. Han dago Iberiar Penintsulako mendirik garaiena (Mulhacen, 3.478 m). Genil, Guadalfeo, Adra eta Andarax ibaiak sortzen dira Sierra Nevadan. Neguko kirolak egiteko gune egokia. Mendi nagusiak, Mulhacen mendiaz gainera: Veleta (3.392 m) eta Alcazaba (3.366 m).