Departamento de Cultura y Política Lingüística

neutro

izond. Gram. Genero bereizketa egiten duten hizkuntzetan, maskulinoa edo femeninoa ez dena; genero maskulinokoa nahiz femeninokoa ez dena. Latinezko hitz neutroak.  v  Disoluzio neutroa. Kim. Hidrogeno ioien eta hidroxilo ioien konzentrazio bera duena. Disoluzio horren pHa 7 da giro tenperaturan; horixe da, hain zuzen, ur garbiaren pHa.  v  Atomo neutroa. Atomoa neutroa dela esaten da karga positiboen kopurua (protoiak) eta karga negatiboena (elektroiak) berdina delako.  v  Elektr. Inongo gertaera elektrikorik edo magnetikorik ez duten gorputzez esaten da.  v  Eroale neutroa. Banaketa fase-anitza duen sistema batean, alternadorearen edo transformadorearen borne neutroari lotzen zaion eroalea.