Departamento de Cultura y Política Lingüística

neutraltasun

iz. Neutral denaren nolakotasuna; nazioarteko gerra edo auzietan ez alderdi baten ez bestearen alde azaltzeko jarrera politikoa.  v  Bigarren Mundu Gerraren ondoren bi bloke politiko handitan banatua geratu zen munduaren gehiena (mendebalekoa, Estatu Batuen mende eta komunista, SESB-ren mende), eta joera horren kontra neutraltasunaren aldeko joera zabaltzen hasi zen zenbait herrialdetan. Bandung-eko konferentzian (1955) 29 herrialde bildu ziren eta ez bloke baten ez bestean jartzeko asmoa azaldu zuten, nork bere burujabetasuna gordetzeko ezinbestekotzat jotzen zutelako neutraltasuna. Horrez gainera, arrazoi ekonomikoak ere baziren, era horretara bi blokeen diru laguntzak jasotzeko aukera baitzuten herrialde neutralek. Jugoslaviako Tito, Indiako Nehru eta Egiptoko Nasser izan ziren, besteak beste, neutraltasunaren aitzindariak. Asiako eta Afrikako estatu berri gehienak ere neutraltasunaren aldeko azaldu ziren Bigarren Mundu Gerraren ondoren.