Departamento de Cultura y Política Lingüística

Marchais, Georges René Louis

Frantses politikaria (La Hoguette, Calvados, 1920 - Paris, 1997). Lehen mailako ikasketak amaitu zituenean mekanikaren alorrera jo zuen eta Aeronautikako Elkarte Nazionalean hasi zen lanean. 1942an Munichera bidali zuten lanera eta han egon zen 1947 arte. Ondoren, egunkari liberalek nazitzat jo zuten, nahiz eta Marchaisek ukatu egin zuen salaketa hori. 1947an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen eta handik bi urtera alderdi horretako XIX. biltzarrean idazkari nagusi laguntzaile izendatu zuten. 1994an, azkenik, kargua bereganatu zuen. 1980an Europako Legebiltzarrean istilu ugari izan zituen Afganistango politika sobietarraren alde egiteagatik. Errepublikako lehendakaritzarako hautagai izan zen 1981eko hauteskundeetan, baina lehenengo itzulian atzera egin zuen François Miterranden mesedetan. Marchais aurrena eurokomunista izan zen, ondoren Sobietar Batasunaren aldeko, eta Alderdi Komunistaren XXV. biltzarrean alderdiaren atal gogorrari eustea erabaki zuen.