Departamento de Cultura y Política Lingüística

March y Ordinas, Juan

Espainiar finantza gizona (Santa Margarita, Mallorca, 1880 - Madril, 1962). Dirutza handia lortu zuen oso denbora gutxian, March Hermanos enpresarekin Primo de Riveraren diktaduraren garaian, enpresa horrek baitzuen Marokora saltzen zen tabakoaren monopolioa. Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde jarri zen, eta diru laguntza handia eman zion. 1955ean March Fundazioa sortu zuen, kultura bultzatzeko.