Departamento de Cultura y Política Lingüística

Mardo, Beñat

Zuberotar bertsolaria (Barkoxe, XVIII. m.). Datu gutxi daude haren bizitzari buruz. Ezagutzen diren bertsolarien artean zaharrena da. Agosti Chahok eta Iturriagak idatzi zuten hari buruz, eta P. Lafittek argitaratu ditu ezagutzen diren bertso ale apurrak: Beñat Mardoren kanthoria esaterako. Bertsolari oparoa izan zen, Chahok esaten duenez, baina haren bertso gehienak galdu egin dira. Umorea eta ziri sartzea bide zen Beñat Mardoren bertsogintzaren ezaugarri nagusia.