Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

309/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5550
  • Xedapen-zk.: 309
  • Xedapen-data: 2005/10/18
  • Argitaratze-data: 2005/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea zuzenbide publikoko entitatea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa du, eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe betetzen ditu bere eginkizunak. Aipatu 2/2004 Legearen 10.1 artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa lege honetan eta bere estatutuan xedatutakoaren arabera arautuko dela. Estatutu hori Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko da, Lehendakariordetzak proposaturik. Ondorioz, egokia da 2/2004 Legean aurreikusitako Bulegoaren oinarrizko antolaketaren diseinua osatzea, lege-aurreikuspenekin bat bere estatutua onartuz eta, era berean, jarduteko nahikoa tarte utziz, Bulegoak autoantolaketa ahalak gauzatu ahal izateko. Ondorio hauetarako, legez esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe jarduten duen entitatea dela kontuan hartu behar da.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari entzun ondoren, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu eta gero, honakoa

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari baimena ematen zaie, bakoitzari dagozkion eskumenen esparruan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa zuzenbide publikoko entitatea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa du eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe betetzen ditu bere eginkizunak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Eusko Jaurlaritzarekin Lehendakariordetzaren bidez erlazionatzen da.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoa ondoko legezko eta erregelamenduzko xedapenek eraentzen dute:

    1. 2/2004 Legea eta berau garatzeko erregelamenduzko xedapenek.

    2. Estatutu honek.

    3. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta hau garatzeko erregelamenduek.

    4. Administrazio ahalak gauzatzean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.

    5. Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko legezko xedapenen Testu Bateginak.

    6. Aplika daitezkeen beste xedapenek.

  2. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoak bere funtzioak zuzendariaren bidez gauzatuko ditu, ondorioz, zuzendariaren egintzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egintzak izango dira.

  3. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren funtzio publikoak gauzatzean, zuzendariak agindutako egintzek errekurtso bidea agortuko dute. Hauen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, aurreko aukerako berraztertzeko errekurtsoa urratu gabe.

  4. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoa auzibidean ordezkatzea eta defendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko zerbitzu juridikoen ardura izango da, Euskal Autonomia Erkidegoa Ordezkatu eta Defendatzeari buruzko ekainaren 26ko 7/1986 Legean xedatutakoarekin bat.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zereginak 2/2004 Legearen 17. artikuluak emandakoak izango dira, horretarako aipatu legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen fitxategien arduradunengana eta hauen tratamenduaren arduradunengana jo ahal izango du zuzenean.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak datuen babeserako legeria betetzen dela zaindu eta honen aplikazioa kontrolatuko du, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen fitxategiei dagokienez eta autonomiaren eskumenen esparruan. Ondorio horretarako, datu pertsonalak babesteari, fitxategietara sartzeko kontrolari eta fitxategietan ezarritako datuen tratamenduak egokitzeari dagokionean, legezko eta erregelamenduzko xedapenak zuzen aplikatzeko behar diren jarraibideak eta gomendioak aginduko ditu.

2/2004 Legearen 17.1.1 artikuluak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak jarraibide zehatzak emango ditu legeriak estatistikako datuen bilketari buruz eta estatistikako isilpekotasunari buruz dakartzan xedapenak betetzen direla zaintzeko. Halaber, gai honi dagokionez, honako egiteko hauek beteko ditu:

  1. Nahitaezko erantzuna behar duten estatistikak zehazten dituzten xedapen araugileen berri eman.

  2. Estatistikarako bakarrik sortutako fitxategien segurtasun-baldintzei buruzko irizpenak eman.

  3. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainontzeko ahalak.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoa honako organo hauek osatzen dute:

    1. Zuzendaria.

    2. Kontseilu Aholku-emailea.

  2. – Hierarkikoki zuzendariaren menpe egongo dira Datuak Babesteko Erregistroa eta estatutu honi jarraiki sortuko diren bestelako organoak, nola hauek garatzen dituzten xedapenen menpe.

  1. – Zuzendariak zuzentzen eta ordezkatzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

  2. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari dagokio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eginkizunak gauzatzeko behar diren ebazpenak, jarraibideak eta gomendioak agintzea, eta bereziki:

    1. Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioak eta bestelako idatzoharrak bidezkoak diren edo ez erabakitzea, arrazoiak emanez.

    2. Fitxategietara sartu, aurka egin, zuzendu eta ezerezteari buruzko euren eskubideak erabiltzean hiritarrek egindako erreklamazioak erabakitzea, hau guztia 2/2004 Legeari lotutako datu pertsonalen fitxategiei dagokienez.

    3. Bere egitekoak gauzatzeko beharrezko argibideak jasotzea herri-administrazioak, erakundeak, entitateak eta korporazioengandik, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen duena.

    4. Zehatzeko ahala erabiltzeko eskatzen duten hartu beharreko zuhurtziako eta behin-behineko neurriak hartzea, 2/2004 Legean xedatutakoarekin bat.

    5. Zehatzeko espedienteak hasi eta ebaztea, eta diziplinako espedienteak hasteko eskatzea herri-administrazioek edo bestelako zuzenbide publikoko entitate edo erakundeek egindako arau-hausteen kasuan.

    6. Fitxategiak dauden lokaletarako sarrera baimentzea, ikuskapen egokiak egiteko. Aipatu lokalak legezko helbidetzat jotzean, ikuskaritza-lana bere bortxaezintasuna bermatzen duten arauetara egokitu beharko da.

    7. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kontratazio-organo gisa jardutea.

    8. Gastuak onartzea eta ordainketak bideratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren gastuen aurrekontuaren kredituen mugen barnean.

    9. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kudeaketa programatzea.

    10. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea.

    11. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda egin eta onartzea.

    12. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren urteko memoria onartzea eta Lehendakariordetzari aurkeztea.

    1. Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoari esleitutako eginkizunak hobeto gauzatzeko.

    2. Fitxategiko arduraduna interesdunei informazioa eman behar izatetik libre uztea, 2/2004 Legearen 6. artikuluan aurreikusitakoak gertatzean.

    1. 2/2004 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen herri-administrazioei, erakundeei eta entitate publikoei Batzorde Aholku-emailean euren ordezkariak izenda ditzatela eskatzea, horrela egin behar denean, ahal den heinean, bete gabe ez uzteko.

    2. Estatutu honetan eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan ezartzen zaizkion bestelakoak, hala nola beste organo bati berariaz esleituta ez dauden Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaritza eta ordezkaritza egiteko guztiak.

  3. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak aurreko zenbakiko g), h), i), j) eta m) hizkietan aipatzen diren eginkizunak esleitu ahal izango dizkio hierarkikoki bere menpekoa den organo bati.

  4. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zuzendariek esleituta dituzten ordainsariak eskuratuko ditu.

  5. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren banaketa bidera dezakeen espedientea izapidetu behar denean, 2/2004 Legearen 15.3.b artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Lehendakariordetzari egokituko zaizkio hasierako egintza eta espedientearen ebazpen-proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailea Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren aholkularitzako kide anitzeko organoa da, eta honen osaera 2/2004 Legearen 16. artikuluak zehazten du.

  2. – Kontseilu Aholku-emaileak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak eskatutako gai guztiei buruzko txosten bat emango du eta honen eskumenekoak diren gaiekin lotura duten proposamenak egin ahal izango ditu.

  3. – Kontseilu Aholku-emaileko kide izendatutako pertsonak Kontseilu Aholku-emailearen Idazkaritzari izendapena jakinarazi ostean hasiko dira euren zereginak gauzatzen.

  4. – Kontseilu Aholku-emaileko kideek euren kargua euren izendapen-jardueran edo akordioan ezartzen duen aldian beteko dute; iraupenaren berariazko aipamena egin ezean, kargua denbora mugagabekoa izango dela ulertuko da.

  5. – Kontseilu Aholku-emaileak bere antolamendu eta jardunbide arauak onartuko ditu, 2/2004 Legearen 16.2 artikulua eta 30/1992 Legearen 22tik 27rako artikuluekin bat.

  1. – Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko helburu izango dira:

    1. 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren fitxategiak.

    2. 15/1999 Lege Organikoan aipatzen diren baimenak eta garatzeko xedapenak.

    3. Inskribatutako fitxategiei eragiten dieten kode tipoak.

  2. – 2/2004 legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek sortutako fitxategien inskribatze-idazpenetan, dena den, xedapenean edo fitxategia sortzeko edo aldatzeko akordioan dagoen informazioa agertuko da, xedapena edo akordioa eta argitaratu den aldizkari ofiziala zein den zehatuz, baita fitxategian sartu, zuzendu, ezereztu edo aurkatzeko eskubideak erabiltzeko beharrezko den informazio guztia ere.

  3. – Aurreko zenbakian aipatzen diren fitxategien inskribatze-idazpenak, euren edukia aldatzekoak eta ezereztekoak, administrazioaren kabuz egingo dira, behin xedapenak edo sortzeko edo aldatzeko akordioak argitaratu ostean, eta inskribatutako fitxategietan biltzen diren edozein motatako gertakariak idatziko dira. Zenbaki honetan xedatutakoa fitxategiaren titularrak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari fitxategiak sortu, aldatu edo kentzea jakinarazteko duen obligazioari eragin gabe gauzatuko da, dagokion xedapena edo akordioaren lekualdatzearen bidez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak horretarako sortzen duen eredu arautuari jarraiki.

  4. – Eskubide ahal publikoak erabiltzeko, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek kudeatutako titulartasun pribatuko fitxategien inskribatze-idazpenetan Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean ageri den fitxategi hauei buruzko informazio guztia agertuko da. Fitxategi hauen inskripzioa entitate kudeatzaileak eskatzean gauzatuko da, aurretik espediente egokiaren izapidetzea egingo da, fitxategiaren titularrari entzungo zaio eta, hala behar bada, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ziurtagiri egokia aurkeztuko da.

  5. – Kode tipoak Datuak Babesteko Erregistroan utziko dira, beren inskripzioa egiteko. Indarrean dauden xedapenetara egokitzen badira, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak bere inskripzioa gauzatuko du; alderantzizko kasuan, eskatzaileei hamar eguneko epean akatsak zuzen ditzatela eskatuko zaie, eta hala egiten ez badute euren eskariari uko egin diotela ulertuko dela adieraziko zaie, 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat.

  6. – Datuak Babesteko Erregistroari dagokio:

    1. 2/2004 Legearen 18.2 artikuluan aipatzen diren inskripzio-fitxategiak izapidetzea.

    2. Idazpenen edukia aldatzeko eta indargabetzeko espedienteak izapidetzea.

    3. Idazpenen errakuntza materialak administrazioaren kabuz zuzentzea.

    4. Idazpenen egiaztagiriak egitea.

    5. Inskribatutako fitxategien zerrenda urtero argitaratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak zehaztutako informazio osagarriarekin.

  7. – Datuak Babesteko Erregistroan dauden fitxategiari buruzko informazioa ez dela zuzena uste duen fitxategiaren arduradunak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkio, eta honek hilabeteko epea izango du konpontzeko. Epe hau amaitutakoan ebazpena jakinarazi ez bada, erreklamazioa baietsi dela ulertuko da eta idazpenaren edukia haren arabera aldatu beharko da.

  8. – Datuak Babesteko Erregistroaren edukia aldatzen duten Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren ebazpenek eragiten dieten fitxategien arduradunei jakinaraziko zaizkie. Ebazpen hauen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da eta, nahi izanez gero, aurretik, berraztertzeko errekurtsoa.

  9. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak Datuak Babesteko Erregistrora hiritarren sartzea errazteko beharrezko diren neurriak hartuko ditu.

  10. – Datuak Babesteko Erregistroaren buru Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren menpeko zuzena izango den arduradun bat egongo da. Zuzendariak artikulu honek ematen dizkion zeregin guztiak edo batzuk eskuordetu ahal izango dizkio.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa hierarkikoki zuzendariaren menpe dauden organoekin osatzen da; aholkularitza, izapidetzea, ikuskaritza, idazkaritza eta erregistroa dira organo hauen zereginak.

Aipatu egitura organikoaren garapenean, zuzendariaren ebazpenez, lehenik Batzorde Aholku-emailearen txostena eginda, funtzionalki eta hierarkikoki zuzendariaren menpe dauden beste unitate batzuk existitzea aurreikusi ahal izango da, hala nola hauei esleitutako zereginak. Lanpostuen zerrendan organo eta unitate bakoitzaren lanpostu-hornikuntza zehaztuko da, lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta hauetara heltzeko eskatutako baldintzak.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, administrazioaren kabuz edo eraginpekoek eskatuta, aldizka edo noiz nola, ikuskatu ahal izango ditu 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren zeinahi fitxategi, Datuak Babesteko Erregistroan inskribatuta egon edo ez, eta ekipamendu informatikoak, dauden lokaletan. Horretarako honakoak egin ahal izango ditu:

    1. Datu pertsonalak dituzten informazioaren euskarriak aztertu.

    2. Ekipamendu fisikoak aztertu.

    3. Programak edo agiri egokiak eskatu, hala behar bada, xede diren datuen tratamendua zehazteko.

    4. Transmisioko eta datuetara sartzeko sistemak aztertu.

    5. Sistema informatikoen auditoria gauzatu, indarrean dagoen legeriarekin bat datozen edo ez zehazteko.

    6. Bestelako zeinahi agiri bereizle erakusteko eskatu.

    7. Ikuskaritza-lanetarako behar diren argibide guztiak igortzeko eskatu.

    8. Fitxategiei aplikatutako segurtasun-neurriak berrikusi.

  2. – Ikuskaritza-lanak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zerrendako ikuskatzaile lanpostuei atxikitako funtzionarioek gauzatuko dituzte; fitxategiak eta ekipamendu informatikoak dauden lokaletara sartu ahal izango dira, fitxategiaren arduradunari Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak emandako baimena erakutsi ostean. Aipatu lokalak legezko helbidetzat jotzean, ikuskaritza-lana bere bortxaezintasuna bermatzen duten arauetara egokitu beharko da.

Ikuskatzaile lanpostuei atxikitako funtzionarioek Datuak Babesteko Euskal Bulegoak izapidetutako zehatzeko espedienteen izapidetze-egintzetan parte hartuko dute.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, bere helburuak betetzeko, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 12. artikuluan aurreikusitako errekurtsoak izango ditu.

  2. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontu, kontabilitate eta ekonomiaren eta finantzen kontrola eta kudeaketa-kontroleko araubideak aipatu 2/2004 Legearen 13. artikuluan eta aipatu manuarekin bat aplikatzeko diren berariazko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira. Halaber, aipatu legearen 10.3 artikuluarekin bat, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kontratazio-araubidea herri-administrazioentzako indarrean dagoen zuzenbide publikoan aurreikusitakoa izango da.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ondasunak eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarea izango dira.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari atxikiko dizkion ondasunak bere zerbitzupeko geratuko dira eta jatorrizko kalifikazio juridikoa gordeko dute. Ondasun hauek bere atxikipena zehaztu zuten helburuetarako erabili ahal izango dira soilik.

  1. – Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda bere zuzendariaren ebazpenez onartu beharko da, lehenik Batzorde Aholku-emailearen txostena eginda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

  2. – Ikuskatzaile lanpostuak eta ahal publikoak erabili beharra daukaten lanpostuak funtzionarioentzat gordeta egongo dira.

  3. – Funtzionarioentzat gordetako lanpostuak lehiaketa bidez edo izendapen askez beteko dira, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak deialdia ostean. Deialdi honetan, lanpostuen zerrendan, lanpostu bakoitzerako eskatutako baldintzak betetzen dituzten 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen herri-administrazio, erakunde eta entitateetako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute. Aitzitik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko funtzionarioentzat gorde ahal izango dira lanpostu jakin batzuk.