Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 26ko 7/1986 LEGEA, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Epaietarako Ordezkotza eta Aldezpenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 1703
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 1986/06/26
  • Argitaratze-data: 1986/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Legebiltzarrak, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Epaietarako Ordezkotza eta Aldezpenari buruzko Ekainaren 26ko 7/1986 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteiz, 1986.eko Ekainak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. ZIOEN ADIERAZPENA Euskadiko Autonomia-Elkarteak, bere dituen herri-zuduak babesteko eta hoiei zerbitzu egiteko betebeharren egiterapidean, Legeari eta Zuzentzari erabat men eginez jokatu behar du. Horrek Elkartearen epaietarako ordezkotza eta aldepena legez araupetu beharra dakar. Izan ere, alde batetik, Gaurreguneko Arduralaritzak Gizartean gauzatu daitezen ekintzek eskatzen dituzten gizarte-zuduei erantzun behar die horretarako, askotan, doakienen aginteerakundeen aurreango jazarpenek sortarazi ditzaketen eskuhartze eta mugatze-teknikabideez baliatzen dela. Bestetik, Epaitegien aurrera jotzeak herri-zuduen eta norbanakoenen arteko beharrezko oreka lortzea du xede hori, bakoitzean, arduralaritza-iharduna Legeari eta Zuzentzari datxekienentz aztertzearen bidez lortzen dela. Euskal Herriko Autonomia-Elkartean bateango bi alderdi hoiek berebiziko garrantzia dute, Autonomiazko Arduralaritza bait-da, lehen Erresuma-Arduralaritzak betetzen zituen egiteratze-ihardunik gehienak eskuratu izanaren ondorioz, babestezko eta eskuhartzezko egiteko horretan egunean-egunean ari dena. Horretzaz gainera, Euskadik duen eta herri-agintarien etengabeko arreta beharrezkoa egiten duen ekonomiaren eta gizartearen aldetatikako egituraren berezia eta gaudeneko larrialdia kontutan izanik, Autonomia-Elkartearen epaietango aldezpena behar bezala araupetu beharra are nabarmenago agertzen da, Elkartea auzikide deneko edo izan daitekeeneko auzien ugaria ikusita. Bere araupetze-edukiari gagozkiola, Lege honek, funtsean, Epailaritzaren Uztailaren lehenengoko 6/85 Oinarrizko Legeak zedarritutako bideari eutsiz, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen erakunde eta lurralde-antolakuntza bereziei datxezkien berarizko alderdi batzuk finkatzen ditu. Horrela, lehenengo atalean, eta Erresumako araupidetara jo-arazten badu ere, gero berarizko eratze-modu haiek bil ditzan epaibide-antolaketa bat egin ahal izateko bideak zabalik uzte ditu, eta bigarrenean, berriz, epaietango bere aldezpenerako eta ordezkotzarako Elkarte Osoko Erakundeen eskuarteez baliatu ahal izateko bidea irekitzen die Kondaira-Lurralde eta Toki-Izaikiei. Epailaritza-arielei eta goradeiak sartu aurretik utzi beharreko gaudimen eta bermeei buruzkoetan aspaldidanik Erresuma-Arduralaritza Nagusiari eta Toki-Izaikiei zegozkien iareipenen alorrean, Lege honen hirugarren atalak arduralaritza hoien eta Autonomia-Elkarteen artean teoriaz egon behar lukeen berdintasuna gauzatu egiten du, Epai-Aburupideek eragozpenik gabe onartu eta oraintsuko epairen batek ontzat emandako iritziaren arauera. Lehenengo Atala.- Bere epailaritza-ekintzetan Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Erresumarenentzat jarritako arauak heurak izango ditu jaurpide, bere erakuntzari darionez behar bezala egokituta. 2garren Atala.- I.- Euskal Herriko Arduralaritza Nagusiaren ordezkotza eta aldezpena, bere Legelaritza-Zerbitzu Nagusietake legelariek edo ekintza hoietarako berariz gaitutakoek egingo dute, auzi zehatz batzutan eta araudi-bidez erabaki dedinaren arauera horretarako berariz izendatutako Abogadu-Elkarte Ofizialeko kide baten eskuetan utzi ahal izatearen kaltetan gabe. , 2.- Erakundegoren-Arduralaritzaren ordezkotza eta aldezpenerako ere arau hoiek izango dira jaurpide, bere berenezko berezitasunak direla eta araudi-bidez jarri daitezen zehaztasunekin. 3.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Legelaritza-Zerbitzu Nagusietako Legelariek Kondaira-Lurraldeen eta Toki-Erakundeen ordezkotza eta aldezpena egin ahal izango dute, araudi-bidez ezarri dedinaren arauera. 3garren Atala.- Euskal Herriko Autonomia-Elkartea epaietara agertzea Erresumarako erabilgarri diren arau eta baldintzen heuren menpe egongo da. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA Eusko Jaurlaritzari Lege hau araudi-bidez eginbideratzeko behar daitezen manuak emateko eskua ematen zaio. AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.